Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuna, Berrikuntza eta Jasangarritasuna

Bilboko campusa, Donostiako campusa | Doktoregoak

Aurkezpena

Testuingurua

Deustuko Unibertsitateko eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateek bat egin dute Enpresa eta Lurralde Lehiakortasunari, Berrikuntzari eta Jasangarritasunari buruzko doktorego-programa bat aurkezteko.

Aipatutako programa “Aristos Campus Mundus 2015, gizarte berrikuntza arduratsu eta jasangarriarekin konprometitua” ekimenaren ildotik sortu da. Ekimen hau gizarte ekimeneko hiru unibertsitateren (Deustuko Unibertsitatea, Comillaseko Unibertsitate Pontifikala eta Ramon Llull Unibertsitatea) arteko atxikipen estrategikoaren fruitu da, eta Georgetown University, Boston College eta Fordham University erakundeekin sinatutako lankidetza estrategiko aurreratuko akordio bati esker sortu da.

ACM 2015 proiektuak Nazioarteko Bikaintasun Campus kalifikazioa eskuratu zuen, Hezkuntza Ministerioaren 2011ko Bikaintasun Campus deialdiko Europako eskualde esparruko kategorian. Helburua bikaintasun akademikoa lortzea da, irakaskuntzan eta ikerketan, baita hiru unibertsitateen proiektuen “glokalizazioa” ere, horrek dakarren gizarte berrikuntza arduratsu eta jasangarriaren aldeko apustuarekin.