Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Acciones formativas

Doktoregoko programetan, ikerketan prestatzeko jarduerak sartzen dira, programa bakoitzaren berariazko arlokoak eta zeharkakoak. Jarduera horiek gure ikertzaileen prestakuntza bikainera eta ikerketako gaitasunen garapen bikainera daude bideratuta.

Jarduerak ikastaldian zehar egoten dira banatuta. Ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, biltzarrak, artikuluen argitalpenak eta mugikortasuneko egotaldiak izaten dira. Jardueren programazioak ikasleen nazioarteko esperientzia bermatu nahi du, batik bat, unibertsitate edo atzerriko ikerketa zentroetako egonaldien bidez; halaber, nazioarteko tesiak egitea, nazioarteko biltzarretan parte hartzea eta prestakuntza jardueretan irakasle bisitariek esku hartzea ere bermatzen da.

Jardueren egutegia

 

Ikerketako etikari buruzko mintegia

Mintegiaren helburua da ikerketako inguru bat sortzea, doktoregoko tesia prestatzearen inguruko prozesuan arteztasun, gardentasun eta zorroztasun kultura oinarri dela. Horrek aukera emango die doktoregaiei euren ikertzaile rola zein den ulertzeko eta zein irismen etiko duen ikerketaren praktikak.

Mintegiak oinarrizko erreferente esparru bat eskaintzen du ikerketako etikaren inguruan, bakoitzaren jakintza-arlora aplikatuta; eta bideratuta dago ikertzaileek ezagutu dezaten ikerketak zein estandar etiko eskatzen dituen jakitera, baita esparruak, obligazioak eta arau etiko eta legezkoak ere.

Mintegiak, gainera, hausnarketarako espazioa zabaltzen du ikerketaren gizarte eraginaz, eta oinarrizko baliabideen gida bat eskaintzen du doktoregoko tesia prestatzeko prozesuaren barruko faseetan irizpide etikoak aplikatzeko.
 

Gaitasunei buruzko ikastaro tematikoak

Ikerketako gaitasunei buruzko ikastaro tematikoak

Ikastaro bakoitzak 10-30 ordu bitarteko iraupena izango du, zelakoa den kontuan hartuta. Urtero, doktoregoko eskolak (DIRS) ikastaro batzuk eskainiko ditu (zeharkakoak eta berariazkoak).

Ikastaroak irekiak izango dira doktoregoko eskolako ikasle guztiek egin ahal izan ditzaten, nahiz eta berariazko ikastaroetan, zuzenduta dagoen programako ikasleek lehentasuna izango duten. Hori argi azalduko da eskaintza argitaratzean.

Ikastaroak hautazkoak dira. Doktoregai bakoitzak horrelako 6 ikastaro gaindituta eduki beharko ditu, programa osatzeko. Denbora osoko doktoregaiak bi egin beharko ditu, behintzat, ikasturte bakoitzean; eta denboraldi partzialekoak, bat egin beharko du, behintzat, ikasturteko.

Aurreikusitako ikastaroetariko batzuk hauek dira:

1. Metodología y Técnicas de investigación Cualitativa
2. Metodología y Técnicas de Investigación Cuantitativa
3. Planteamiento de una investigación y una tesis doctoral
4. Escritura Académica
5. Pensamiento Crítico
6. Recursos de Investigación (búsqueda y utilización)
7. Gestión de Reuniones
8. Comunicación asertiva y escucha activa
9. Publicación en revistas científicas
10. Gestión y Compartición de Conocimiento

Ikerketako mintegiak

Ikerketako mintegiak doktoregaiek euren ikerlanak programako beste partaide batzuei edo antzeko beste programa batzuetakoei ezagutarazi eta eztabaidatzeko foroak dira.

Denbora osoko ikasleak hiru mintegitan parte hartuko du, gutxienez, ikasturte bakoitzeko. Euretariko batean, hizlaria izango da. Denbora partzialeko ikasleak bi mintegitan parte hartuko du, gutxienez, ikasturte bakoitzeko. Euretariko batean, hizlaria izango da.

Biltzarretako aurkezpena

Doktoregaiak komunikazio bat behintzat aurkeztu beharko du doktoregoko tesia egiten ari den arloko garrantzizko biltzar batean.
 

Egotaldia beste ikastegi batzuetan

Egotaldia beste ikerketa zentro batzuetan

Doktoregaiak egotaldi bat egingo du DU ez den beste ikerketa zentro batean, ahal dela atzerrian, doktoregoko tesiari lotutako ikerlanak egiteko. Egotaldi hori egiteko baimena eduki behar da, aurretiaz, tesiaren zuzendariarena eta Batzorde Akademikoarena, doktoregaiaren ikerketa planarekin koherentziaz jokatuz.

Doktoregaiak hainbat egotaldi egin ditzake, tesia egiten duen bitartean. Egotaldia jardueren banakako erregistroan jaso dadin, gutxienez 2 astekoa izango da. Lehentasuna emango zaie 12 aste edo gehiagoko egotaldiei, tesiaren nazioarteko aipamena eskuratu ahal izateko.

Atzerrian egotaldirik egiten ez duten doktoregaiek tutorearekin eta/edo zuzendariarekin adostu beharko dituzte zelako jarduerek eta esperientziek eman diezaioketen nazioarteko ikuspegia eta ikuspegi ugaria ikerketari (atzerriko ikertzaile bisitari edo etengabekoarekiko lankidetzak, tesiaren autorekide izateak atzerriko ikertzaile batekin, nazioarteko biltzarretan izateak, etab.).

Beste ekintza batzuk

Doktoregoko tesiaren aurrerapenari buruzko txostena

Doktoregaiak ikerlanen aurrerapenari buruzko txosten bat prestatu eta eman behar dio tesiaren tutoreari eta/edo zuzendariari, seihileko bakoitzaren amaieran, doktoregoko bigarren urtetik aurrera.

Denbora partzialeko doktoregaiek ikasturtearen amaieran baino ez dute aurkeztu behar izango.

Tesiari lotutako ikerlanen aurkezpen publikoa

Ikasturtea amaitzean, programako Batzorde Akademikoak onartutako ikerketa planari lotutako ikerlanen aurrerapena aurkeztu beharko du doktoregaiak.

Laneko plana, jarraitu duen metodologia, burututako eginkizunak, lortutako emaitzak eta emaitza horien zabalkundearen berri eman beharko du doktoregaiak.

Programari atxikitako doktoreak eta programako doktoregaiak aurkezpenera gonbidatuta egongo dira, eta iradokizunak eta oharrak egin ahal izango dizkiote doktoregaiaren lanari. 

Artikulu bat indexatutako argitalpen batean onartzea

Doktoregaiak artikulu zientifiko bat prestatu beharko du, ebaluatzeko bidali eta onarpena jaso, doktoregaia doktoregoko tesia egiten ari den jakintza arloko aldizkari indexatu batean.