Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lege oharra

DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

  1. Deustuko Unibertsitateak jakinarazten dio unibertsitateko elkarteari, eta, bereziki, www.deusto.es webgunearen erabiltzaileei, Deustuko Unibertsitatearen webgunea erabiltzearen ondorioz, fitxategi automatizatuak sortuko dituela edozein euskarri fisiko zein elektronikoren bidez ematen zaizkion datu pertsonalekin. Izaera pertsonaleko datuak eskatzen direnean, Deustuko Unibertsitateak bermatu egiten du datuen babeserako legerian ezarritakoa bete egingo duela.
  2. Deustuko Unibertsitateari unibertsitateko elkartearen zerbitzura jartzen dituen bitartekoen bidez emandako informazioa eta datuak egiazkoak direla bermatuko dute erabiltzaileek, bereziki www.deusto.es webgunea erabilita emandakoak. Erabiltzaileek mantendu beharko dituzte emandako informazioak eta datuak eguneratuta, une bakoitzean egiazkoak izan daitezen.
    Deustuko Unibertsitateak eta/edo hirugarren batzuek egiazkotasunik edo zehaztasunik ezagatik, indarrean ez egoteagatik eta emandako datuak benetakoak ez izateagatik jasan ditzaketen kalteen arduradun erabiltzaileak izango dira.
  3. Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa eta Informazioaren Gizarteko Zerbitzu eta Merkataritza Elektronikoko uztailaren 11ko 34/2002 legea betez, Deustuko Unibertsitateak jakinarazten du inprimaki honetan eskatzen diren datuak Deustuko Unibertsitatearen ardurapeko eta jabetzapeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean jaso, sartu eta artxibatuko direla. Hori guztia jakinaraziko zaio Datuak Babesteko Espainiar Agentziari aurretiaz.
    Fitxategiak Deustuko Unibertsitateko sistema informatikoan daude (Unibertsitate etorbidea 24, 48007- Bilbao).
  4. Erregistratutako datuak isilpekoak dira eta Deustuko Unibertsitateko zerbitzuak eskaintzeko baino ez dira erabiliko, ikasketen, hezkuntzako eta kulturako produktuen, eta unibertsitateko jardueren berri emateko, baita estatistikak egiteko, gertaerak kudeatzeko edo merkatu-ikerketak egiteko ere, datuak berariaz eskatu diren helburuetarako erabiltzeaz gain.
  5. Deustuko Unibertsitateari datu pertsonalak ematean, erabiltzaileek onartzen dute, inolako oztoporik gabe, datu horiek tratatzea, onartzen dute eta berariazko baimena ematen dute Deustuko Unibertsitatearen helburuei lotutako tratamendua eman dakien datu horiei.
  6. Baimena emateko inprimakia.
    Baimena ukatzeko inprimakia
  7. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarren bati eman ahal izango zaizkio goian aipatutako helburuetarako, beti ere Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritakoari lotuz. Beharrezkoa denean, baimena eskatuko zaie doakienei.
  8. Deustuko Unibertsitateak konpromisoa hartzen du tratatzen dituen datu pertsonalen inguruan isilekotasuna mantentzeko; eta, datu pertsonal horien segurtasuna bermatzeko, beharrezko neurri tekniko eta antolaketakoak hartuko ditu, aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe inoren eskuetara joan ez daitezen. 
    Hala ere, gaur eguneko Interneten segurtasun baldintzak direla eta, Deustuko Unibertsitateak ezin du bermatu erabiltzaileek emandako informazioaren legez kanpoko erabilera egitea hirugarrenek. Hortaz, Deustuko Unibertsitateak ez du bermatuko eta ez du inolako ardurarik hartuko bere gain, edozelako kalterik sortzen bada hirugarrenek aldaketa, galera, trataera, baimenik gabeko erabilera edo erabiltzaileen informazioaren legez kanpoko erabilerarik egiten badute.
  9. Erabiltzaileek eskubidea izango dute Deustuko Unibertsitateak aurretiaz bildu eta artxibatutako datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien erabileraren aurka egiteko.
    Eskubideak babesteko prozedurari hasiera emateko, eskatzen den eskubideari dagokion inprimakia bete beharko dute doakienek. Inprimakiak:

    Inprimakia. Sartzeko eskubidea
    Inprimakia. Zuzentzeko eskubidea
    Inprimakia. Ezabatzeko eskubidea
    Inprimakia. Kontra egiteko eskubidea
    Inprimakia bete eta bakoitzean eskatzen diren agiriak erantsi ondoren, Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrera bidaliko da, doakienak ikasleak izanez gero eta arazoa izaera akademikokoa bada; bestela, gainerako kasuetan Deustuko Unibertsitateko Barne Kontroleko Unitatera bidaliko da. Komunikazio elektroniko moduan ere bidali ahal izango da helbide honetara: comunicacionweb@deusto.es.Eskubide hauek erabiltzeak ez du eragingo web orrirako sarbidean, ezta, halakorik gertatuz gero, erabiltzailearen harpidedun izaeran ere.

  10. Deustuko Unibertsitateak pixelak eta GIF artxibo gardenak erabiltzen ditu on-lineko gure publizitatea administratzen laguntzeko.
    GIF artxibo horiek publizitateko kudeaketako bazkide dugun DoubleClick-ek ematen ditu.
    Artxibo horiek aukera ematen dute DoubleClick-ek cookie esklusibo bat Web-eko nabigatzailean ezagutzeko, aldi berean guk jakin dezakegularik zein iragarkik erakartzen dituen erabiltzaileak gure web orrira.
    Cookie-a guk edo DoubleClick-ekin lan egiten duen iragarle batek jarri du.
    Cookiekin eta Spotlight teknologiarekin jasotzen dugun eta partekatzen dugun informazioa anonimoa da eta ez du pertsonen nortasunik ezagutzera ematen. Ez du izenik, posta helbiderik, telefono zenbakirik ez helbide elektronikorik.
    DoubleClicki buruzko informazio gehiago lortzeko, teknologia hauek erabiltzeko modua barne, jo helbide honetara: [http://www.doubleclick.net/us/corporate/privacy].Gaur egun pixelak edo GIF gardenak erabiltzen dituzten webguneak honakoak dira: Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako Institutua.
  11. Deustuko Unibertsitateak noiz jasotzen du informazioa?
    Erabiltzaile bihurtzeko kontu bat zabaltzen bada eta erabiltzaileak honelako datuak ematen baditu: izena, posta elektronikoa, zein enpresarentzat egiten duen lan, herrialdea, etab.
    Erabiltzaileak bere profilean edo kontaktu pribatuetan informazio gehiago eransten badu, bat egiten badu edo taldeetan informazioa publikatzen badu, eta erantzuten badu eta kideen arteko beste komunikazio batzuk argitaratzen baditu.
    Deustuko Unibertsitateak cookie-ak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu erabiltzailea ezagutzeko eta bere esperientzia pertsonalizatzeko.
    Webgune guztiek bezala, Deustuko Unibertsitateak informazioa jasotzen du automatikoki, erabiltzaileak zelan erabiltzen duen Internet jakiteko (IP helbidea, zein tokitatik iristen den edo zeinetan uzten duen komunitatea, zein nabigatzaile erabiltzen duen, etab.
    Deustuko Unibertsitateak erabiltzaileak ematen duen informazioa atxikitzen du eskura dauden zerbitzuen inguruan (inkestak eta zundaketak edo baimenarekin egindako bestelako ikerketak).
  12. Erregistratzeko orduan, erabiltzaileak aukeratutako erabiltzaile-izena eta pasahitza pertsonalak eta besterenezinak dira.
    Ildo horretatik, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du arduraz zainduko dituela erabiltzaile-izena eta pasahitza. Horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu, galdu, lapurtu, hirugarrenek zabaldu edo baimenik gabe inork erabili ez dezan.
    Era berean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du egoki eta arduraz erabiliko dituela erabiltzaile-izena eta pasahitza; bera izango da arduradun bakarra, legez kanpo erabiltzen bada edo Baldintza Orokorretan ageri denaz kontrara erabiltzen bada.
  13. Deustuko Unibertsitateak erabiltzaileak emandako informazioa erabiltzen du honetarako:
    Bere informazioa beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko eta komunikatzeko, edo datu pertsonalak Deustuko Unibertsitatearekin batera zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrenei emateko.
    Gurekin duen kontua administratzeko eta gure erabiltzaileei ematen diegun zerbitzua pertsonalizatzeko.
    Gure zerbitzuen komunikazioak bidaltzeko posta elektronikoaren bidez eta webgunean jakinarazpenak bidaltzeko.
  14. Erabiltzaileak bilaketak egiteko baimena eman duen datu multzoa argitaratzeko.
    Erabiltzaile den aldetik, baditu betebeharrak gainerako erabiltzaileekin, eta konpromisoa hartzen du www.deusto.es webgunearen erabilera okerrik ez egiteko, beste kide batzuei mezu baztergarriak ez bidaltzeko, jazarpenik ez egiteko edo erabiltzeko baldintzak edo pribatutasun politika bestela ez urratzeko.
    Deustuko Unibertsitateak ukatu, kendu edo etenda utzi diezaiekete webgune horretako edukietarako sarbidea, baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.