Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko irailak 13Bilbo

Mundu osoko jesulagunen 30 unibertsitate baino gehiago bilduko dira Sevillan, Deustukoa besteak beste, unibertsitateen nazioarteratzeari buruzko biltzar batean

Deustuko Unibertsitateak, mundu osoko jesulagunen beste 30 unibertsitaterekin batera, parte hartuko du Sevillan goi hezkuntzaren nazioarteratzeari buruzko biltzar batean, irailaren 13an, 14an eta 15ean. Loyola Andalucía Unibertsitateak eta Jesulagunen Unibertsitateen Nazioarteko Elkarteak hartuko dute topaketa aurten Sevillan, EAIE (European Association of International Education) erakundearen urteroko biltzarra, goi mailako hezkuntzako sarerik zaharrenaren eta globalenaren barruko loturak sendotu eta lankidetza bultzatzeko.


Topaketa mundu osoko goi mailako hezkuntza arloko garrantzitsuenetariko bat da eta 5000 parte hartzaile eta arduradun akademiko baino gehiago bilduko ditu. Sevilla bihurtuko da Jesusen Lagundiak mundu osoan zehar zabaldu duen goi mailako hezkuntzako ikastetxeen sare zabalaren erakustoki.


Web orria: www.uloyola-iaju.com
Twitter: @uloyola_iaju
Facebook: uloyola-iaju
Informazioko liburuxka
 

13/09/2017 - Más de 30 universidades jesuitas de todo el mundo, entre ellas Deusto, se reúnen en Sevilla en una Conferencia sobre Internacionalización de las universidades