Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko uztailak 14San Sebastián

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia, Deustuko Unibertsitateko Gipuzkoako campusean izan da

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean izan da, Ainhoa Aizpururekin batera (Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka). Harrera egin diete José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta José Antonio Rodríguez Ranz campuseko errektoreordeak.

Lurraldeko erakunde gorenak eta Deustuko Unibertsitateak duten harreman egonkorraren baitan kokatzen da bisita hau. José María Guibertek eta José Antonio Rodríguez Ranzek diputatu nagusiari Deusturen proiektu nagusiak aurkeztu dizkiote, prestakuntza, ikerketa, transferentzia, gizarte erantzukizuna eta lurralde garapenari lotuta. Era berean, etorkizuneko erronka nagusiak –jakintza arlo berrien garapena, prestakuntza duala, bizitzan zeharreko prestakuntza, ekintzailetasuna, nazioartekotzea, talentua erakartzea…– eta inbertsio proiektu berriak azaldu dizkiote.

Gaurko bileran bi erakundeak elkarlanean aurrera eramaten ari diren proiektuak ere baloratu dira, bereziki, Etorkizuna Eraikiz foru programaren barruan –zehazki, hirugarren sektorearen eta gizarte zerbitzuen arloan– eta lehiakortasunaren eta gizarte kohesioaren esparruan.

Giro adeitsu eta zintzoan, diputatu nagusiak eta errektoreak bi erakundeen arteko lankidetzan sakontzeko prest daudela berretsi dute.