Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko irailak 04Bilbo

Bilboko alkateak harrera egin zien Bilboko campusean 2017-18 ikasturtearen lehenengo seihilekoa emango duten nazioarteko 400 ikasleei

Irailaren 4an, ohiko ongietorri ekitaldia egin zitzaien Deustuko Unibertsitatean, Bilboko campusean 2017-18 ikasturtearen lehenengo seihilekoa emango duten nazioarteko 400 ikasle eta irakasleei. Bilboko alkate Juan María Aburtok hartu zuen parte, Nazioarteko Harremanetako errektoreorde Alvaro de la Ricarekin batera, Auditoriumean izan zen ekitaldi horretan. Klaustroan aperitiboa hartu zuten eta ondoren ibilaldia egin zuten hirian zehar.


Bilboko campuseko nazioarteko ikasleak, aurten, honako herrialdeetakoak dira: Afganistan, Albania Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Chile, Txina, Kolonbia, Hego Korea, Danimarka, El Salvador, Eslovakia, Eslovenia, AEB, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Japon, Kazakhstan, Letonia, Libano, Lituania, Mexiko, Norvegia, Herbehereak, Palestina, Peru, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errusia, Siria, Sri Lanka, Suedia, Suitza, Turkia, Ukrainia, Uruguay eta Venezuela.


Donostiako campusa


Donostiako campusean, nazioarteko ikasle berrien ongietorriko ekitaldia irailaren 4an izan zen. 28 herrialdetako 176 ikasle inguru arituko dira lehenengo seihileko honetan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Irailaren 4an eta 5ean ezagutu zituzten ikasleek haien koordinatzaile eta tutore akademikoak, Unibertsitatea eta bertako zerbitzuak aurkeztu zitzaizkien eta campuseko instalazioak bisitatu zituzten. Irailaren 5ean, 11:45ean, ikasleei harrera egingo die udaletxean Donostiako alkate Eneko Goiak eta, ondoren, aukera izango dute hiria bisitatzeko "tour" turistiko batean.


Graduko klaseak


Ekitaldi horiekin batera, fakultateek iraileko lehenengo egunetan izaten dituzte graduko ikasle berriei harrera egiteko egunak ere. 1.800 ikasle inguruk hasiko ditu ikasketak aurten Deustun. Graduen artean, oraingoan, berrikuntza bat dago, Deusto Finance Programme, graduko programa+masterra (ADE + Financial Analyst Basics), Estatuan aitzindaria da eta Bilboko campusean eskainiko da. Sektoreko erakunde liderren eta “fintech” sektoreko ekintzaileen laguntzaz diseinatu da. Helburua da finantza sektoreko etorkizuneko liderrak prestatzea.


Beste nobedadeetako bat EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritzako gradua da, Zuzendarien Aurrerabideko Programa ordezkatuko duena eta EAZ gradua osatuko duena, aro digitaleko erronkei zelan aurre egin erakusteko. Beste bi titulazio ere berriak dira: 2. mailatik gora eskainiko da Psikologia + Erakundeen Psikologia; eta Ingeniaritzan Informatikako Ingeniaritza + Enpresaren Eraldaketa Digitala; espezialitatea eskainiko da.


Zuzenbidearen arloan, Skills for International Lawyers programa berria eskainiko da, % 100 ingelesez, graduko eta espezialitateetako prestakuntza gero eta globalagoa den munduaren erronkei erantzuteko balio duten gaitasun eta trebetasunekin.


Donostiako campusean, enpresa arloan daude berrikuntzak. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduak nazioarteko titulazio bikoitza lortzeko aukera eskainiko du 2017-2018 ikasturtetik aurrera, hau da, Deustokoa eta beste herrialde bateko unibertsitate batekoa. Bestalde, EAZen beste espezialitate bat ere egin ahal izango da: EAZ + Digital Business Skills, aro digitaleko enpresen kudeaketak behar dituen zuzendaritzako jakintza eta trebetasunetan sakontzea helburu duena.


Goragoko mailetako ikasleek irailaren 6an hasiko dituzte klaseak eta ikasturtearen hasierako ekitaldi ofiziala irailaren 27an izango da, Bilboko campusean.
 

04/09/2017 - El Alcalde de Bilbao recibe a los 400 alumnos internacionales que estudiarán en el campus de Bilbao de la Universidad de Deusto durante el primer semestre