Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko apirilak 11San Sebastián

Deustuko Unibertsitateak eta Delta taldeak "Gabriel Sola beka" eman dute

Deustuko Unibertsitateak eta Delta Taldeak “Gabriel Sola beka" eman diete Mikel Puyadena Izaguirre eta Yon Iturri Lasa ikasleei (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitzeko 4. mailako ikasleak). “Gabriel Sola beka" Gabriel Sola urte askotan Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Turismo Eskolako eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle izan zenaren omenez sortu da, ikasketa espediente ona duten campuseko ikasleei laguntza ekonomikoa emateko. Hain zuzen ere, Delta Taldeak 1.500 euro eman dizkie bi ikasleetako bakoitzari.

Deustuko Unibertsitateak eta Delta Taldeak lankidetza hitzarmena dute beka esleitzeko baldintzak zehazteko. Hitzarmena urtero berritzen da eta Delta Taldea enpresaren gizarte erantzukizuneko politikaren barruan dago. Lankidetza hori, beste erakunde eta enpresa batzuekin dauden hitzarmenekin batera, ekimen egokia eta zehatza da, erakunde, enpresa eta unibertsitateen arteko lankidetza beharrezkoa den une honetan, hezkuntza, ekonomia eta gizarte garapenerako formulak bilatzeko.