Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko urtarrilak 10Bilbo

Deustuko Unibertsitateak eta bere Fundazioak inoiz izan dituzten emaitzarik onenak lortu dituzte, proiektuen % 60 baino gehiago onartuta, urteko I + G + b-ko estatu mailako deialdirik garrantzitsuenean

Deustuko Unibertsitateak azken urteotako eraginik handiena lortu du Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko Ministerioaren Erronka eta Bikaintasuneko Deialdira aurkeztu dituen I + G + b-ko proiektuetan, % 63ko arrakasta-tasa lortu baitu. Markarik onenean kokatu da ikastetxea, 2013-2016 Ikerketa zientifiko eta teknikoko eta berrikuntzako Estatu planaren barruko gizarteko erronketara bideratutako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Programaren laguntza horiek lortuta, Estatu mailako proiektu lehiakorrei dagokienez.


Urteko deialdirik onenaren helburua da jakintza zientifikoa sortzea sustatzea, bereziki gizartearen erronkei aurre egiteko irtenbideak bilatzeko, Berrikuntzako eta Zientzia eta Teknologiako Espainiar Estrategian eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako Estatu Planean identifikatutako arloetan, hartara ikerketan bikaintasuna lortzeko. Finantzatzeko proposatutako proiektu guztiak FEDER-Eskualde Garapenerako Europar Funtsak ere finantzatzen ditu.


Deustuko Unibertsitatea Euskal Autonomia Erkidegoan deialdira eskaerarik gehien aurkeztu duen bigarren erakundea da, EHUren hurrengo. Horrela bada, Euskadiko 24 erakundeetatik, Deustuko Unibertsitatea eta bertako Fundazioa dira saririk gehien jaso duten bigarrenak.
Emandako 10 proiektuetatik, kategoriari begiratzen badiogu, 3k dute kalifikaziorik altuena (“A” kategoria) eta gainerakoek, hurrengoa (“B” kategoria).


Saritutako taldeak hauek dira: Aisia eta Giza Garapena, Berrikuntza eta Erakundeen Zuzendaritza, Europaren Integrazioa eta Ondare Zuzenbidea testuinguru globalean, Botere Publikoen mutazioak eta Nazioz haraindiko Zuzenbidea, Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan, eDucaR, Labpsico, Nahasmendu Mediko Larrien Neuropsikologia eta Deustotech.


Ordezkatutako zentroei begiratzen badiegu, 3 proiektu Psikologia eta Hezkuntza Fakultatekoak dira; 3, Zuzenbidekoak; 1 Deusto Business Schoolekoa; 1, Gizarte eta Giza Zientzietakoa; eta 2 dira DeustoTech-Deusto Fundaziokoak.
Gaur egun, Deustuko Unibertsitateak 20 ikerketa proiektu ditu aktibo deialdi honetan. Kopuru esanguratsua da, deialdiaren maila eta lehiakortasuna kontuan hartuta.