Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko urriak 09Bilbo

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ikasleek Nazio Batuen Batzar Nagusiko rolaren simulazioa egingo dute eta XXI. mendeko bake operazioak izango dituzte aztergai

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak praktika aitzindari bat antolatu du, Simulazio Eredua izenekoa, ikasleek Nazio Batuen Batzar Nagusian baleude bezala jokatu behar izango dutena. Bosgarren saio honetan hau izango da gaia: “Bake operazioak XXI. mendean”. Ekimena Antonio Manrique de Lara irakasleak sustatzen du eta urriaren 9tik 11ra izango da.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoan, Nazioarteko Erakundeetan eta Nazioarteko Harremanetan interesa duten 150 ikasle baino gehiagok parte hartzen dute rol joko honetan. Helburua da ikasleei zenbait tresna eskaintzea, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren rola aztertu eta ebaluatzeko Nazioarteko Gizartean eta, horrela, praktikan aplikatzea Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erakundeetako klaseetan hartu dituzten ezagutza teorikoak. Horrez gain, lidergorako, negoziaziorako, talde-lanerako eta nazioarteko gizarteari bere osoan eragiten dioten arazoak identifikatzeko gaitasuna sustatu nahi da.

Simulazio eredua lan-taldeen inguruan dago egituratuta. Talde bakoitzak Nazio Batuen Erakundeko herrialde bateko ordezkariak balira bezala jokatu behar du. Aste honetan zehar, taldeek Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ebazpen proposamen bat prestatu behar dute, talde bakoitzak eztabaidatu eta kontra egingo duena, azken Ebazpenera heldu arte. Ebazpen hori gehiengoz edo aho batez hartu beharko da.

Jarduerak hiru egunetan antolatuko dira. Astelehenean, simulazioko lehenengo egunean, saioak 15:00etatik 20:30era izango dira Entzungelan. Bigarren egunean, 14:30etik 21:00etara izango dira Churruca aretoan, graduko ikasleentzako jarduerak; eta urriaren 11n, amaiera, 13:00etatik 15:30era izango da Icaza entzungelan.

Ekimen horren barruan, urriaren 9tik 11ra, Paraninfoaren ondoko klaustroan, kartelen eta blogen erakusketa bat egongo da, Urban art + Nazioarteko Zuzenbidea, “XXI. mendeko bake operazioak” erakutsiko dituena. 14:00etatik 15:00etara, ikasleek euren lanak erakutsiko dizkiete bisitariei.

09/10/2017 - 11/10/2017 - Estudiantes de Derecho de Deusto llevan a cabo una simulación sobre el rol de la Asamblea General de las Naciones Unidas